09/01/2024
NTERCULTURAL COMPETENCES: Mugikortasuna egin edo egingo duten ikasleentzako ikastaroa
Mugikortasuna egingo duzu eta zure gaitasunak hobetu nahi dituzu atzerrian hobeto moldatzeko?
Ingeleseko B2 maila baduzu, nazioarteko mugikortasun bat egiteko onartua bazaude edo jada egin baduzu eta kulturarteko gaitasunetan sakondu nahi baduzu, Intercultural Competences ikastaroa interesatuko zaizu.
G*inera, ikastaro honek Nazioarteko Sakontze Aipamenaren lehenengo baldintza baliozkotzen du.
Online emango da, otsailaren 16tik martxoaren 2ra (biak barne), ostiraletan 15:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 14:00etara).
IZENA EMATEKO EPEA: Urtarrilaren 8tik 22ra
Informazio gehiago eta izena emateko galdetegia hurrengo webgunean eskuratu daiteke: https://www.ehu.eus/eu/web/nazioarteko-harremanak/course-on-intercultural-competences
Intercultural Competences 2024_1704791050493.pdf